Saltatu eta joan eduki nagusira

KALAMUA (Sensabelarra)




Kalamua, marihuana, edo indiar kalamua (Cannabis sativa),  ezaugarri edo propietate asko dauzkan sendabelarra da. Tamalez, herri  askok  legez kanpoko gai edo sustantzi bat bezala kontsideratzen dutenez, ahaztu egiten dugu.

Aspalditik hitz egin nahi nizuen sendabelar honi buruz, egunero ikerketa berriak ateratzen  baitira non frogatzen den kalamua sendagai arrakastatsua dela; ez soilik, kalamua mendetasun droga bezala. Gehien bat minbizietan eta endekapenezko gaixotasunetan.



Historiari begira…
Kalamua , Cannabis sativa, Persiatik eta Indiar iparraldetik dator, nahiz eta  gaur egun Europako,  ipar Afrikako eta Ameriketako herri askotan aurki dezakegun..
3 mota desberdinekoak daude, baina egia esan beraien artean ez dituzte desberdintasun handirik, ale tropikalekoak indar gehiago dutela ez bada.

Ba al dakizue...
      Asian, 2000.urtean k.a, sendabelar hau oihalak egiteko erabilia zela!
-        Gaztelerazko “Asesino” hitza “hashishins” odolzale sekta baten izenetik datorrela  eta hauek kalamua beraien erritualetan erabiltzen zutela!



Ezaugarri aktiboak:
Kalamuaren ezaugarriak batez ere lore emetan daude.Alkaloideak ditu (kannabinol (CBN), kannabidiol (CBD), kannabol, delta-tetrahidrokannabinol (THC) eta kannabidioliko azidoa), modu horretan nerbio sisteman eragiten du. Alkaloide hauek landarearen loreen  erretxinan aurkitzen da eta tropikoko loreetan are eta gehiago.

Horietaz gain,  kannabidioliko azidoak eta tranzimanikoak ditu, hauek antibiotiko ezaugarriak ematen dizkio. Olio aldakorra du ere, batzuetan terpenoak eta bestetan seskiterpenoak. Erretxina %2a eta %20aren artean, kolina, trigonelina (oloan ere aurki daitekeena, Avena sativa, modu horretan muskuluen estimulatzailea ona da eta nekeari aurre egiteko oso aproposa). Bere fruituan glizeridoetan aberatsa den olioa aurki daiteke ( %30 arte) eta baita ere, globulina, inositol, fitoesteroiak, trigolina eta xylosa dauzka.



Kalamuak dituen ezaugarriak eta ikerketa berriak kontutan hartuz ezin dut ulertu nola ez duten baliabide gehiago jartzen sendabelar zoragarri hau ikertzeko; modu horretan denok ahalko dugu sendabelarrotaz gehiago jakin eta nola ez, gaixo dauden pertsonek bere onuraz baliatu.

Ximonaren txokoak aurki ditzakezue sendabelar honen ezaugarriak kontutan hartuz egiten dudan ukendua:

Min kronikoentzako ukendua:Kalamuaren olioari arnika ere gehitzen diot, modu horretan antinflamatorio edo hanturak lasaitzeko ezaugarria ere beregain hartzen du.  Ukendu hau jende askoren esperientzi kontutan hartuz erabiltzen da: bizkarreko minarentzako, belauneko minarentzako, gihar-minentzako, esklerosi anizkoitzarentzako, belarriko minarentzako