Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2020

Tristura eta sendabelarrak

Gure burua zapalduta sentitzen dugunean, kanporatzen dugun emozioa tristura da eta hainbat momentutan antsietatearekin batera eman daiteke. Historiari begiratuz, tristura emakumearekin lotutako emozioa izanik, amodioarekiko eraikitako ideiarekin zerikusia izan dezake; maitazen dugulako edota maitatzen ez gaituztelako sufritzen dugu. Amodioa eta sufrimentua lotuta ditugun kontzepuak baitira. Gure gorputzaren perfekzioarekiko ideiek ere kalte handia egiten digute; pentsamendua eta izaera aldatuz. Barneratutako ideia guzti horiek bizkarrean daramagun motxila ikusezinean gehitzen joaten dira, jasanezina den pisura iritsi arte. Momentu horietan, daramagun zamak sentimendu astuna eragiten digu triste sentiaraziz. Tamalez, sentitze hau lapurtua izan da. Jende askok erabili baitu bere mesede ekonomikorako; farmaziek esate baterako. Sendagai onena gure kulturarteko trasmisioaren bitartez jasotakoa da, baina hauen ezagutza oztopatua izan da. Gure amonek, emozioak sentitu, onartu eta atera behar

BIDEOA: Azala birsortzeko ukendua

Kaixo lagunak!! Bideo honetan azalarentzako onuragarria den ukendu bat egingo dut. Erredurek, zauriek edo azalaren narritadurek sortutako minak lasaitzen laguntzen du eta baita ere, azalaren birsortze prozesua azkartuko du. Osagaiak: - Laroxaren olioa. - Argizari txuria. - Larroxaren ura. - Olio esentzialak. Animatu eta zuek etxean egin!!

PRESTATU DESINFEKTATZAILEA (OME-k aholkatutakoa-COVID-19)

Koronabirus- epidemiari aurre egiteko informazio asko daukagu eskuragarri, gehiegi eta modu horretan, askotan ez dakigu ze informazio den egia eta zein ez. Osasun Mundu Erakundeak bere web orriaren bidez informazioa ematen digu. Hemen aurkitu dezakezue, birus honen inguruan suertatzen zaizkigun galderei eta erantzunei buruzko informazioa: COVID-19 informazioa.   Gainera, oso garrantzitsua da honako oinarrizko neurri hauek hartzea: 1- Eskuak maiz eta ondo garbitu. 2- Desinfektatzeko disoluzio eraginkor bat erabili. Zer behar dut prestatua egiteko? Ondoren azalduko dizuedan prestatua gertu iturri bat ez dugunerako oso baliagarria izango zaigu: Potea: 30ml - 25  ml alkohol etilikoa (96%-antiseptikoa). - 1 ml  ur oxigenatua (esporak geldiarazten ditu). - 0,5 ml Glizerina (hezetasun efektua emango dio). -  3,5 ml ur destilatua ( edo irakindako ura, hoztu eta gero). Nola egiten da? Osagai guztiak pote batean sartu eta gogoratu alkohola segituan lurruntzen

KALAMUA (Sensabelarra)

Kalamua, marihuana, edo indiar kalamua (Cannabis sativa),    ezaugarri edo propietate asko dauzkan sendabelarra da. Tamalez, herri    askok    legez kanpoko gai edo sustantzi bat bezala kontsideratzen dutenez, ahaztu egiten dugu. Aspalditik hitz egin nahi nizuen sendabelar honi buruz, egunero ikerketa berriak ateratzen    baitira non frogatzen den kalamua sendagai arrakastatsua dela; ez soilik, kalamua mendetasun droga bezala. Gehien bat minbizietan eta endekapenezko gaixotasunetan. Historiari begira… Kalamua , Cannabis sativa, Persiatik eta Indiar iparraldetik dator, nahiz eta    gaur egun Europako,    ipar Afrikako eta Ameriketako herri askotan aurki dezakegun.. 3 mota desberdinekoak daude, baina egia esan beraien artean ez dituzte desberdintasun handirik, ale tropikalekoak indar gehiago dutela ez bada. Ba al dakizue...       Asian, 2000.urtean k.a, sendabelar hau oihalak egiteko erabilia zela! -          Gaztelerazko “Asesino” hitza “hashishins” odolzale