Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Ximonaren Txokoa:

ALOE VERA

  Jatorri afrikarreko landare honek ezaugarri sendagarriak ditu. Kontu handiz ibili behar da Aloina duelako eta toxikoa delako. Beraz, larruazalean aplikatu baino lehen aloina kendu behar zaio. ALOEREN GELA Hosto bat hartu eta leka bat izango balitz bezala, izkinak zuritu eta ontzi batean jarri 24 orduz urarekin, aloina bota arte. Bi aldiz aldatu behar zaio ura. Gero mamia koilara batekin atera eta ontzi batera bota. Limoi-zukua gehituko diogu, antioxidatzaile eta kontserbatzaile gisa. Barne erabilera: kandidiasisa, bihotzerrea, anemia ( ahulezi orokorra), odolaren garbiketa, gibelaren garbiketa, digestio astunak, sabeleko ultzerak, artikulazioen mina, gastritisa... Kanpo erabilera: zauriak, erredurak, narritadurak, ultzerak, hanturak, psoriasisa, dermatitisa, pardelak sortutako zauriak, aknea, zoster herpesa, zimurrak, ildaskak, azal lehorra, orbanak, nerbio eta muskuluen minak, hemorroideak, konjuntibitisa, eltxoen ziztadak, atleta hanka.
Azken argitalpenak

ZIMURRENTZAKO KREMA

  Aurpegirako krema honek azala hornitzeaz, birsortzeaz eta elikatzeaz gain, eguzkiaren izpietatik babesten digu. Horretaz gain, daramatzan olio esentzialei esker, aromaterapiaren onurez ere gozatu ahal izango dugu! Probatzera animatzen zaitut!! 50ml: 11€.

Loezinari aurre egiten lagunduko diguten 5 sendabelar

 Pertsona askok insomnioa dute, eta nahasmendu horrek ondorio zuzenak ditu gure egunerokotasunean. Loezinari aurre egiten lagunduko diguten 5 sendabelar aukeratu ditut , baina lo egin aurretik honako argibideak jarraitzea garrantzitsua da: Ez oheratu berandu. Prestatu logela eta ohea lotarako, kanpo eragilerik egon ez dadin. Ez jan gehiegi lo egin aurretik. Egin kirola. Urrundu mobila ohetik. Lasaitu lo egin aurretik, eta horretarako hona hemen lagunduko dizuten 5 sendabelar. 1- Belar bedeinkatua (Valeriana officinalis) Landare hau oso ezaguna da bere ezaugarri lasaigarriengatik. Insomnioa, antsietatea eta min kronikoak dituzten pertsonentzat balio du. 2- Pasio- lorea (Passiflora incarmata) Ezaugarri antsiliotikoak, lasaigarriak, antiespamodikoak ditu eta lo eragilea da. Estresak loak hartzea eragozten digu eta landare honek erlaxatzeko efektua eragiten du burmuinean; beraz, loak hartzen laguntzen digu. Kontuz haurdunaldian eta edoskitzaroan!! Dosi handietan gorakoak eta goragaleak sor

Ezpainetako baltsamoa Koko olioarekin

Eguzkiak ezpainak hondatzen dituenez, ezpainetako baltsamoa eskura izatea gomendatzen dizuet. Ezpainetako baltsamoa egiteko, garrantzitsua da ezaugarri nutritiboak eta konpontzaileak dituzten osagaiak erabiltzea, larruazalaren gehiegizko deshidratazioa sahiesteko. Beraz, gure ukendua egiteko honako osagaiak erabiliko ditugu: 1. Koko-olioa Oliorik berezienetako bat da. Moldakorra da, larruazalerako eta ilerako erabil dezakegu. Koko-olioak ezaugarri hezetzaileak, babesleak eta birsortzaileak ditu. Bereziki egokia da larru lehor eta hondatuetarako. Leungarria da eta elastikotasuna ematen dio kaltetutako azalari. 2. Almendren olioa Olio gomendatua da larru sentikor eta delikatuarentzat. Hanturaren aurkakoa, nutritiboa eta babeslea da. Oso usaintsua da eta larruazal narritatua beretzen du. Oso larru lehorretarako egokia. 3. Karite- gantza Ezinbesteko osagaia da etxeko kosmetikan. Elikagarria, konpontzailea eta emolentea da. Ezaugarri antioxidatzaileak ditu eta larruazalaren zahartzea sahies

Tristura eta sendabelarrak

Gure burua zapalduta sentitzen dugunean, kanporatzen dugun emozioa tristura da eta hainbat momentutan antsietatearekin batera eman daiteke. Historiari begiratuz, tristura emakumearekin lotutako emozioa izanik, amodioarekiko eraikitako ideiarekin zerikusia izan dezake; maitazen dugulako edota maitatzen ez gaituztelako sufritzen dugu. Amodioa eta sufrimentua lotuta ditugun kontzepuak baitira. Gure gorputzaren perfekzioarekiko ideiek ere kalte handia egiten digute; pentsamendua eta izaera aldatuz. Barneratutako ideia guzti horiek bizkarrean daramagun motxila ikusezinean gehitzen joaten dira, jasanezina den pisura iritsi arte. Momentu horietan, daramagun zamak sentimendu astuna eragiten digu triste sentiaraziz. Tamalez, sentitze hau lapurtua izan da. Jende askok erabili baitu bere mesede ekonomikorako; farmaziek esate baterako. Sendagai onena gure kulturarteko trasmisioaren bitartez jasotakoa da, baina hauen ezagutza oztopatua izan da. Gure amonek, emozioak sentitu, onartu eta atera behar

BIDEOA: Azala birsortzeko ukendua

Kaixo lagunak!! Bideo honetan azalarentzako onuragarria den ukendu bat egingo dut. Erredurek, zauriek edo azalaren narritadurek sortutako minak lasaitzen laguntzen du eta baita ere, azalaren birsortze prozesua azkartuko du. Osagaiak: - Laroxaren olioa. - Argizari txuria. - Larroxaren ura. - Olio esentzialak. Animatu eta zuek etxean egin!!

PRESTATU DESINFEKTATZAILEA (OME-k aholkatutakoa-COVID-19)

Koronabirus- epidemiari aurre egiteko informazio asko daukagu eskuragarri, gehiegi eta modu horretan, askotan ez dakigu ze informazio den egia eta zein ez. Osasun Mundu Erakundeak bere web orriaren bidez informazioa ematen digu. Hemen aurkitu dezakezue, birus honen inguruan suertatzen zaizkigun galderei eta erantzunei buruzko informazioa: COVID-19 informazioa.   Gainera, oso garrantzitsua da honako oinarrizko neurri hauek hartzea: 1- Eskuak maiz eta ondo garbitu. 2- Desinfektatzeko disoluzio eraginkor bat erabili. Zer behar dut prestatua egiteko? Ondoren azalduko dizuedan prestatua gertu iturri bat ez dugunerako oso baliagarria izango zaigu: Potea: 30ml - 25  ml alkohol etilikoa (96%-antiseptikoa). - 1 ml  ur oxigenatua (esporak geldiarazten ditu). - 0,5 ml Glizerina (hezetasun efektua emango dio). -  3,5 ml ur destilatua ( edo irakindako ura, hoztu eta gero). Nola egiten da? Osagai guztiak pote batean sartu eta gogoratu alkohola segituan lurruntzen