Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Prestatuak etiketa duten argitalpenak ikusgai

ZIMURRENTZAKO KREMA

  Aurpegirako krema honek azala hornitzeaz, birsortzeaz eta elikatzeaz gain, eguzkiaren izpietatik babesten digu. Horretaz gain, daramatzan olio esentzialei esker, aromaterapiaren onurez ere gozatu ahal izango dugu! Probatzera animatzen zaitut!! 50ml: 11€.

Ezpainetako baltsamoa Koko olioarekin

Eguzkiak ezpainak hondatzen dituenez, ezpainetako baltsamoa eskura izatea gomendatzen dizuet. Ezpainetako baltsamoa egiteko, garrantzitsua da ezaugarri nutritiboak eta konpontzaileak dituzten osagaiak erabiltzea, larruazalaren gehiegizko deshidratazioa sahiesteko. Beraz, gure ukendua egiteko honako osagaiak erabiliko ditugu: 1. Koko-olioa Oliorik berezienetako bat da. Moldakorra da, larruazalerako eta ilerako erabil dezakegu. Koko-olioak ezaugarri hezetzaileak, babesleak eta birsortzaileak ditu. Bereziki egokia da larru lehor eta hondatuetarako. Leungarria da eta elastikotasuna ematen dio kaltetutako azalari. 2. Almendren olioa Olio gomendatua da larru sentikor eta delikatuarentzat. Hanturaren aurkakoa, nutritiboa eta babeslea da. Oso usaintsua da eta larruazal narritatua beretzen du. Oso larru lehorretarako egokia. 3. Karite- gantza Ezinbesteko osagaia da etxeko kosmetikan. Elikagarria, konpontzailea eta emolentea da. Ezaugarri antioxidatzaileak ditu eta larruazalaren zahartzea sahies...

BIDEOA: Azala birsortzeko ukendua

Kaixo lagunak!! Bideo honetan azalarentzako onuragarria den ukendu bat egingo dut. Erredurek, zauriek edo azalaren narritadurek sortutako minak lasaitzen laguntzen du eta baita ere, azalaren birsortze prozesua azkartuko du. Osagaiak: - Laroxaren olioa. - Argizari txuria. - Larroxaren ura. - Olio esentzialak. Animatu eta zuek etxean egin!!

PRESTATU DESINFEKTATZAILEA (OME-k aholkatutakoa-COVID-19)

Koronabirus- epidemiari aurre egiteko informazio asko daukagu eskuragarri, gehiegi eta modu horretan, askotan ez dakigu ze informazio den egia eta zein ez. Osasun Mundu Erakundeak bere web orriaren bidez informazioa ematen digu. Hemen aurkitu dezakezue, birus honen inguruan suertatzen zaizkigun galderei eta erantzunei buruzko informazioa: COVID-19 informazioa.   Gainera, oso garrantzitsua da honako oinarrizko neurri hauek hartzea: 1- Eskuak maiz eta ondo garbitu. 2- Desinfektatzeko disoluzio eraginkor bat erabili. Zer behar dut prestatua egiteko? Ondoren azalduko dizuedan prestatua gertu iturri bat ez dugunerako oso baliagarria izango zaigu: Potea: 30ml - 25  ml alkohol etilikoa (96%-antiseptikoa). - 1 ml  ur oxigenatua (esporak geldiarazten ditu). - 0,5 ml Glizerina (hezetasun efektua emango dio). -  3,5 ml ur destilatua ( edo irakindako ura, hoztu eta gero). Nola egiten da? Osagai guztiak pote batean sartu eta gogoratu alkohola ...