Saltatu eta joan eduki nagusira

Tristura eta sendabelarrak



Gure burua zapalduta sentitzen dugunean, kanporatzen dugun emozioa tristura da eta hainbat momentutan antsietatearekin batera eman daiteke.
Historiari begiratuz, tristura emakumearekin lotutako emozioa izanik, amodioarekiko eraikitako ideiarekin zerikusia izan dezake; maitazen dugulako edota maitatzen ez gaituztelako sufritzen dugu. Amodioa eta sufrimentua lotuta ditugun kontzepuak baitira.
Gure gorputzaren perfekzioarekiko ideiek ere kalte handia egiten digute; pentsamendua eta izaera aldatuz. Barneratutako ideia guzti horiek bizkarrean daramagun motxila ikusezinean gehitzen joaten dira, jasanezina den pisura iritsi arte. Momentu horietan, daramagun zamak sentimendu astuna eragiten digu triste sentiaraziz.
Tamalez, sentitze hau lapurtua izan da. Jende askok erabili baitu bere mesede ekonomikorako; farmaziek esate baterako. Sendagai onena gure kulturarteko trasmisioaren bitartez jasotakoa da, baina hauen ezagutza oztopatua izan da. Gure amonek, emozioak sentitu, onartu eta atera behar zirela esaten ziguten, baita emozio haiekin hobeto sentitzeko hainbat sendabelarren berri eman ere.
Beraz, artikulu honetan, triste gaudenean lagungarriak izan daitezkeen hainbat sendabelarren ezaugarrietaz hitz egingo dizuet:
San juan belarra (Hypericum perforatum):
Belar honekin bainu bat hartu dezakegu, honen bidez, tristurak sortzen duen eta nekeari aurre egiten lagunduko diu. Hiperiko izenaz ere ezagutzen da eta maiatza bukaeratik uztaila erdikalderarte aurki dezakegu. Euskal Herrian ugaria da. Nola prestatu bainua? 3 adaxka botako dizkiogu ur irakiari, 3- 5 minutuz beratzen utzi eta bainu ontzira bota. Sortutako berotasunak negarra egiten lagunduko digu.
Labanda ( Lavanda Officinalis).
Guregan sortutako intseguritateei aurre egiten lagunduko digu. Gauero burkoaren azpian labanda pixka bat jarriko dugu eta horrela, tentsioa gutxitzen joango zaigu. Nola jarri behar da burko azpian? Labanda olio esentziala baduzue 3 ttantta jarri eta bestela, landarea baduzue, jarri lore batzuk.
Erromeroa ( Rosmarinus Officinalis)
Gure pentsamenduak entzuten eta bere usainak barneko nahasteak baretzen lagunduko digu; horrela, egoera berrietan sortzen diren aldaketetara egokitzea ahalbidetzen du, tristura desagertzen denerako aldaketa bat dugula ahaztu gabe. Nola erabili? Ez eman gabean, aktibatzailea baita. Beraz, goizean infusioa bezala hartu edo honen olio esentziala baduzue lurruneztagailuan 3-6 ttantta bota.
Zaingorria ( Geranium Robertianum)
Triste gaudenean babesa bilatzen dugu, eta belar honek horixe eskaintzen digu. Zaingorria gertu badugu, begiratzearekin, usaintzearekin eta zaintzearekin nahiko dugu.
Menda ( Menta Piperita)
Bere freskotasunak askatasunera eta bizitzaren gozamenara eramango gaitu. Infusioan hartu dezakegu eta digestiorako oso ona denez, lasaitasuna sentituko dugu.
Bergamota ( Citrus Bergamia)
Animoa altxatzeko onena! Besteek gurekiko eta guk gure buruarekiko egindako kritikak onartzen laguntzen digu, askotan triste egotearen arrazoia hori baita. Bularraldean sentitzen ditugun taupadak dira pentsamendu horien seinale; beraz, bergamotaren olio esentziala krema hidratatzaile bati bota eta bularraldean eman dezakegu.
Zedroa (Cedrus)
Triste sentitzen garenean gure inguruan ditugun pertsonetaz urruntzeko joera dugu. Zedroak talde sentimendua indartzen lagunduko digu. Zedro bat ikusten badugu, besarkatu bere enborra eta elkartasuna sentituko dugu.
Limoia (Citrus Limon)
 
 Askotan, tristurak iraganarekin lotutako oroitzapenekin du erlazioa. Oroitzapen horiek sortutako minaren preso bihurtzen gara eta limoiaren olio esentzialaren ttanttek iraganarekin hausten lagunduko digute.