Saltatu eta joan eduki nagusira

Ezpainetako baltsamoa Koko olioarekin


Eguzkiak ezpainak hondatzen dituenez, ezpainetako baltsamoa eskura izatea gomendatzen dizuet.
Ezpainetako baltsamoa egiteko, garrantzitsua da ezaugarri nutritiboak eta konpontzaileak dituzten osagaiak erabiltzea, larruazalaren gehiegizko deshidratazioa sahiesteko.

Beraz, gure ukendua egiteko honako osagaiak erabiliko ditugu:
1. Koko-olioa
Oliorik berezienetako bat da. Moldakorra da, larruazalerako eta ilerako erabil dezakegu.
Koko-olioak ezaugarri hezetzaileak, babesleak eta birsortzaileak ditu. Bereziki egokia da larru lehor eta hondatuetarako. Leungarria da eta elastikotasuna ematen dio kaltetutako azalari.
2. Almendren olioa
Olio gomendatua da larru sentikor eta delikatuarentzat. Hanturaren aurkakoa, nutritiboa eta babeslea da. Oso usaintsua da eta larruazal narritatua beretzen du. Oso larru lehorretarako egokia.
3. Karite- gantza
Ezinbesteko osagaia da etxeko kosmetikan. Elikagarria, konpontzailea eta emolentea da. Ezaugarri antioxidatzaileak ditu eta larruazalaren zahartzea sahiesten du.
4. Erle -argizaria
Erlearen argizariak baltsamu horri ehundura solidoa emateaz gain, larruazala deshidratazea sahiesten du.
Hemen, azpian, errezeta ikus dezakezu. Egiteko oso erreza da, nahiz eta esperientziarik ez izan. Animatu zaitez etxean egitera!
100 gramorako osagaiak:
  • 43 gramo almendra olio.
  • 10 gramo koko olio.
  • 25 gramo karite-gantz.
  • 20 gramo erle argizari.
  • Aukerakoa: gramo bat bitamina E ( antioxidatzailea).
  • Olio esentzial baten 12 ttantta ( nik labanda edo geranioa erabiltzen dut.)
Nola egin ezpainetako baltsamoa koko olioarekin:
  • Garbitu lanabesak jaboiarekin eta alkoholarekin.
  • Argizaria pisatu eta berotzen jarri maria bainuan.
  • Olioak eta gantza pisatu.
  • Erle- argizaria desegin denean, jaitsi sua eta olioak gehitu. Utzi dena nahasten.
  • Sua itzali eta karitezko gantza gehitu. Utzi beroarekin disolbatzen.
  • Disolbatu denean, gehitu olio esentzialen ttantatak eta E bitamina.
  • Ezpainetako baltsamoa hozten utzi eta itxaron 24 orduz.
Errezeta hau gustatu bazaizu, iruzkin bat idatzi dezakezu eta zure sare sozialetan ere partekatu dezakezu.
Eskerrik asko!