Pertsona askok insomnioa dute, eta nahasmendu horrek ondorio zuzenak ditu gure egunerokotasunean.
Loezinari aurre egiten lagunduko diguten 5 sendabelar aukeratu ditut, baina lo egin aurretik honako argibideak jarraitzea garrantzitsua da:
- Ez oheratu berandu.
- Prestatu logela eta ohea lotarako, kanpo eragilerik egon ez dadin.
- Ez jan gehiegi lo egin aurretik.
- Egin kirola.
- Urrundu mobila ohetik.
- Lasaitu lo egin aurretik, eta horretarako hona hemen lagunduko dizuten 5 sendabelar.
1- Belar bedeinkatua (Valeriana officinalis)
Landare hau oso ezaguna da bere ezaugarri lasaigarriengatik. Insomnioa, antsietatea eta min kronikoak dituzten pertsonentzat balio du.
2- Pasio- lorea (Passiflora incarmata)
Ezaugarri antsiliotikoak, lasaigarriak, antiespamodikoak ditu eta lo eragilea da. Estresak loak hartzea eragozten digu eta landare honek erlaxatzeko efektua eragiten du burmuinean; beraz, loak hartzen laguntzen digu. Kontuz haurdunaldian eta edoskitzaroan!! Dosi handietan gorakoak eta goragaleak sor ditzake.
3- Estragoi ( Artemisa dracunculus)
Estragoiak gorputza eta nerbioak lasaitzen lagun diezaguke, eta beraz, hobeto lo egiten laguntzen du.
4- Ezki- lorea
Ezki- lorea edo Tila lasaigarri naturala da infrusioan kontsumitzen denean. Kafeak ez bezala, egunean 3 katilukada bat Ezki-lorea edukitzeak urduritasuna baretzen eta erlaxatzen lagunduko digu.
5- Menda- belar (Menta piperita)
Menda sendabelar bikaina da digestio eta arnasketa arazoetarako, beraz aurreko sendabelar lasaigarriren batekin konbinatzen badugu, efektu handiago bat lortuko dugu.
Animatu eta egin zure infusioa!!